ARTEAREN HABITAT
Kantauri aldean arteak nagusi dira, baina zati batzuetan soilik. Hala ere, artadiak ugariak dira. Oro har, leku lehorretan hazten dira, kareharri eta kosta inguruan. Oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.
Artea
klima mediterraniarraren zuhaitz bereizgarrienetarikoa da, Iberiar
Penintsula osoan zehar hedatze handiena lortuz, bereziki Espainian.
Portugal, aldiz, aberatsagoa da artearen antzeko zuhaitz batean:
Artelatza. Hala ere, eskualde mediterranear osoan aurkitzen da, hurrengo
argazkian ikus daitekeen moduan:
Arteak
uda garaian egiten duen beroari egokitzeko prozesua bere hostoei
eskertu behar die, hauen gainazala oso txikia baita. Honi esker uraren
lurrunketa murrizten du eta ur kantitateak txikiak direnean estomak itxi
egiten ditu. Uda garaian fotosintesia goizean eta gauean egiten du,
zehazki eguzkia ematen duen lehen eta azken bi orduetan. Eguzkia gehien
ematen duen momentuetan estomak itxi egiten ditu eta hostoak eguzkiaren
argi-izpiekiko zeharka kokatzen dira erradiazio zuzena ez izateko.
Zuhaitz honek hosto iraunkorrak ditu baina negu garaian hauen funtzioa
ez da burutzen. Gainera, euren enborreko argizari geruzei esker
tenperatura hotzetan bizirauteko ahalmena lortzen du.
ARTEAREN BARIETATE EDO SUBESPEZIEAK
Bi barietate nagusi existitzen dira
-Quercus ilex L. subsp. ilex: itsasertzetan
kokatzen da, itsasoko mailatik 1500 metro baino gehiagoko altueraraino,
ARTEA izenagatik ezaguna. Hezetasun gehien behar duen arte mota da
(urtero 600 litro gutxienez) eta ez ditu klima kontinentalak jasaten.
-Quercus ilex L. subsp. rotundifolia = Quercus ilex L. subsp. ballota: barietate kontinentalena da, KARRASKA deitua. Barnealdeko zuhaitza da eta oso ondo jasaten ditu neguko hotza eta lehortasuna.
ARTEAREN ERABILERAK
- Ikatz eta egurraren produkzioa
- Lanabes-produkzioa
- Tonino-produkzioa
- Erabilera sendagileak
- Txerrien elikagaia
- Pertsonen elikagaia
ARTEAREN ERLAZIOA BERE EKOSISTEMAREKIKO
Artea
gure inguruan, penintsula iberikoan,ondorengo bizidunekin du erlazioa.
Txerriekin, hauen elikadura prozesuan garrantzitsuak diren ezkurrak
sortzen dituztelako. Hauek bakarrik ez, hainbat bakterioentzako
garrantzitsua da ezkur hauetaz elikatzen direlako, baina hauek kalte
egiten diote arteari bere birsortze prozesua moteltzen dutelako nahiz
eta hazi ugari sortu. Azkenik, hainbat txori espezieentzako habitat
moduan egiten duela aipatu daiteke, zuhaitz honetan sortzen dituztelako
euren kabiak.
Antonio Machado:
Brotas derecha o torcida
con esa humildad que cede
sólo a la ley de la vida,
que es vivir como se puede.
El campo mismo se hizo
árbol en ti, parda encina.
Ya bajo el sol que calcina,
ya contra el hielo invernizo,
el bochorno y la borrasca,
el agosto y el enero,
los copos de la nevasca,
los hilos del aguacero,
siempre firme, siempre igual,
impasible, casta y buena,
¡Oh tú, robusta y serena,
eterna encina rural!
Olerki osoa irakurtzeko, KLIKATU HEMEN.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina