Ikerketa honen lehen hilabetean honelako ezaugarriak ikusi ditugu gure zuhaitzan, artean:
Hostoei
dagokionez, berdeak eta lantza itxurakoak dira. Hostoa bitan bana
dezakegu azterketa zehatzagoa egin ahal izateko: Goialdeko aurpegia
berde iluna eta lauzoa da; behekaldekoak, aldiz, berde argia (zurixka)
eta belusaren antzeko ehundura du. Zuhaitz honek hosto iraunkorrak ditu,
hau da, hostoak ditu urte
osoan zehar. Horrek ez du esan nahi beti hosto berberak dituenik,
baizik eta hostoak gutxinaka galtzen dituela, ez denak urteko aldi
batean. Hostoak adar beretik era txandakatuan ateratzen dira eta haien zaina nagusia zuzena da eta bigarren mailako zainek nagusiarekin ia angelu zuzena eratzen dute.
Adarrak. Arteek
adarkatze ugariak dituzte eta adarrak bereziki sendoak eta tinkoak
izaten dira. Ilex motan adartxo gehiago ikus daitezke Ballota motan
baino, honetan adarrak zuzenak horizontalak eta tinkoak izan hoy
direlako. Adarretako azala leunago mantentzen da zuhaitzeko beste
edozein zatiekin konparatuta.
Enbor zuzen
eta zilindrikoa du, laburragoa izan oi da arte isolatu edota kimatuetan
besteekin alderatzen badugu. Gazteak diren zuhaitzetan malguagoak dira.
Azala hasiera batean grisa eta leuna dena pitzatzen hasten da, karratu
txikietan, beltz kolorekoak eta bertikalki luzangak direnak. Zuhaitzaren
oinetan azala gris beltzarana da nahiko fina eta hemen aurkitzen diren
pitzadurak longitudinalki lerrokatuta daude. Hauen forma ez da
erregularra, batzuk perpendikularki ebakitzen dira, besteak zeiharrak...
Hauen gris kolorea bertan sortzen diren likenek ematen diote.
.
Fruitua. Ezkurra
da artearen fruitua, honen forma aldakorra da baina beti forma
zilindrikoa izan oi du, puntan bukatu egiten dena. Kolore ilun marroixka
du, disdiratsua eta puntan ileak izan ditzake (mikroileak) eta bere
barnean hazi bakarra du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina