2015(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

2. hilabetea

1. hilabetea

Ikerketa honen lehen hilabetean honelako ezaugarriak ikusi ditugu gure zuhaitzan, artean:

Hostoei dagokionez, berdeak eta lantza itxurakoak dira. Hostoa bitan bana dezakegu azterketa zehatzagoa egin ahal izateko: Goialdeko aurpegia berde iluna eta lauzoa da; behekaldekoak, aldiz, berde argia (zurixka) eta belusaren antzeko ehundura du. Zuhaitz honek hosto iraunkorrak ditu, hau da,  hostoak ditu urte osoan zehar. Horrek ez du esan nahi beti hosto berberak dituenik, baizik eta hostoak gutxinaka galtzen dituela, ez denak urteko aldi batean. Hostoak adar beretik era txandakatuan ateratzen dira eta haien zaina nagusia zuzena da eta bigarren mailako zainek nagusiarekin ia angelu zuzena eratzen dute. 

Adarrak. Arteek adarkatze ugariak dituzte eta adarrak bereziki sendoak eta tinkoak izaten dira. Ilex motan adartxo gehiago ikus daitezke Ballota motan baino, honetan adarrak zuzenak horizontalak eta tinkoak izan hoy direlako. Adarretako azala leunago mantentzen da zuhaitzeko beste edozein zatiekin konparatuta.

Enbor zuzen eta zilindrikoa du, laburragoa izan oi da arte isolatu edota kimatuetan besteekin alderatzen badugu. Gazteak diren zuhaitzetan malguagoak dira. Azala hasiera batean grisa eta leuna dena pitzatzen hasten da, karratu txikietan, beltz kolorekoak eta bertikalki luzangak direnak. Zuhaitzaren oinetan azala gris beltzarana da nahiko fina eta hemen aurkitzen diren pitzadurak longitudinalki lerrokatuta daude. Hauen forma ez da erregularra, batzuk perpendikularki ebakitzen dira, besteak zeiharrak... Hauen gris kolorea bertan sortzen diren likenek ematen diote.
.
Fruitua. Ezkurra da artearen fruitua, honen forma aldakorra da baina beti forma zilindrikoa izan oi du, puntan bukatu egiten dena. Kolore ilun marroixka du, disdiratsua eta puntan ileak izan ditzake (mikroileak) eta bere barnean hazi bakarra du.


GURE ZUHAITZA: ARTEA

Artea (Quercus ilex) Fagaceae-n familiako eta 20 metro garai izan daitekeen hosto iraunkorreko zuhaitza da.

ARTEAREN HABITAT
Kantauri aldean arteak nagusi dira, baina zati batzuetan soilik. Hala ere, artadiak ugariak dira. Oro har, leku lehorretan hazten dira, kareharri eta kosta inguruan. Oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.


Artea klima mediterraniarraren zuhaitz bereizgarrienetarikoa da, Iberiar Penintsula osoan zehar hedatze handiena lortuz, bereziki Espainian. Portugal, aldiz, aberatsagoa da artearen antzeko zuhaitz batean: Artelatza. Hala ere, eskualde mediterranear osoan aurkitzen da, hurrengo argazkian ikus daitekeen moduan:


Arteak uda garaian egiten duen beroari egokitzeko prozesua bere hostoei eskertu behar die, hauen gainazala oso txikia baita. Honi esker uraren lurrunketa murrizten du eta ur kantitateak txikiak direnean estomak itxi egiten ditu. Uda garaian fotosintesia goizean eta gauean egiten du, zehazki eguzkia ematen duen lehen eta azken bi orduetan. Eguzkia gehien ematen duen momentuetan estomak itxi egiten ditu eta hostoak eguzkiaren argi-izpiekiko zeharka kokatzen dira erradiazio zuzena ez izateko. Zuhaitz honek hosto iraunkorrak ditu baina negu garaian hauen funtzioa ez da burutzen. Gainera, euren enborreko argizari geruzei esker tenperatura hotzetan bizirauteko ahalmena lortzen du.

ARTEAREN BARIETATE EDO SUBESPEZIEAK
Bi barietate nagusi existitzen dira
-Quercus ilex L. subsp. ilex: itsasertzetan kokatzen da, itsasoko mailatik 1500 metro baino gehiagoko altueraraino, ARTEA izenagatik ezaguna. Hezetasun gehien behar duen arte mota da (urtero 600 litro gutxienez) eta ez ditu klima kontinentalak jasaten.

-Quercus ilex L. subsp. rotundifolia = Quercus ilex L. subsp. ballota: barietate kontinentalena da, KARRASKA deitua. Barnealdeko zuhaitza da eta oso ondo jasaten ditu neguko hotza eta lehortasuna.

ARTEAREN ERABILERAK
  •     Ikatz eta egurraren produkzioa
  •     Lanabes-produkzioa
  •     Tonino-produkzioa
  •     Erabilera sendagileak
  •     Txerrien elikagaia
  •     Pertsonen elikagaia
ARTEAREN ERLAZIOA BERE EKOSISTEMAREKIKO

Artea gure inguruan, penintsula iberikoan,ondorengo bizidunekin du erlazioa. Txerriekin, hauen elikadura prozesuan garrantzitsuak diren ezkurrak sortzen dituztelako. Hauek bakarrik ez, hainbat bakterioentzako garrantzitsua da ezkur hauetaz elikatzen direlako, baina hauek kalte egiten diote arteari bere birsortze prozesua moteltzen dutelako nahiz eta hazi ugari sortu. Azkenik, hainbat txori espezieentzako habitat moduan egiten duela aipatu daiteke, zuhaitz honetan sortzen dituztelako euren kabiak.


_____________________________________________________________________________________
Antonio Machado:
Brotas derecha o torcida
con esa humildad que cede
sólo a la ley de la vida,
que es vivir como se puede.
El campo mismo se hizo
árbol en ti, parda encina.
Ya bajo el sol que calcina,
ya contra el hielo invernizo,
el bochorno y la borrasca,
el agosto y el enero,
los copos de la nevasca, 
los hilos del aguacero,
siempre firme, siempre igual,
impasible, casta y buena,
¡Oh tú, robusta y serena, 
eterna encina rural!
Olerki osoa irakurtzeko, KLIKATU HEMEN.

AURKEZPENA

Andoni Goyoaga, Ane Díez, Beatriz Agudo eta Ane Gutiérrez gaituzue eta lauhilabete honetan, Artea zuhaitzaren garapena eta aldaketak joango gara aztertzen.